Páginas

2010/11/15

Joana III.a Nafarroakoa


Joana III.a Nafarroakoa (Paue, 1528 - Paris, 1572ko ekainaren 9.a), Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Albretekoaren alaba, batez ere Joana Albretekoa izenez ezaguna, Nafarroako XXXIV. erregina izan zen (1555 - 1572).
Joannes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.
Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548).
Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabakiko zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, Clèves-ko dukearekin ezkonarazi zuen 1540an, Joanak eta ingurukoek horren kontra azaldu arren. Aldi berean Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Filipe nahi zuen Joanaren senar, baina ez zen bere asmoa bete.


Orthez - Bearn


Torre Moncada 
 Blanka II.a Nafarroakoa (Olite, 1424 -Orthez, 1464)


Joana de Albret-en jauregia

San Pedro - XII. mendekoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario