Páginas

2011/07/21

Ahaide nagusiak

Erdi Aroko handiki edo jauntxoak ziren, Euskal Herriko aitoren semeen maila goreneko leinuak.
XIII. mende amaieratik XV. erdira arte, leinu handien arteko gizarte-liskar bortitzak izan ziren, oinaztarren eta ganbotarren arteko borrokak eta agramondar eta beaumondarren artekoak. Dorretxe eta jauregietako etxeko jaun edo etxekoandreen arteko borrokei bando gerrak edo alderdi gerrak deritze. Bereziki,Gipuzkoa, Nafarroa eta Araban izan ziren gerra horiek.

Gerraren izaera
Ahaide nagusiak bi bando handitan banatuta zeuden: oinaztarrak batetik, ganboatarrak bestetik. Oinaztarrek Gaztelako Erresumaren babesa zuten; ganboatarrak, ostera, Nafarroako Erresumaren aldekoak ziren. Espainiar historialariek eta Euskal Herriko batzuek ere bertsio desberdinak argitaratu dituzte bi bando horien sorrera azaltzeko. Hortaz, historialari batzuen arabera prozesio batean gertatutako liskarren ondorioz sortu ziren bi bandoak. Antza, alde batekoek kandelak lepoan (ganboan) eraman nahi zituzten, eta besteek behean (oinean). Lehenengoaren defendatzaileak Ulibarrikoak ziren eta bigarrenak Muruakoak.
Gaur egun egindako ikerketetan argi geratu da arestikoa kontakizun bat baino ez dela eta kultura, ekonomia eta bestelako arrazoiak zeudela bi bandoen sorreraren atzean. Nafarra zen Gipuzkoako herrialdeari dagokionez, ganboatarrak normalean ekonomia berriarekin lotu izan dira, hiribildu eta merkataritzarekin. Oinaztarrak, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzarekin, eta beraz Lur Edegiarekin. Era berean, gipuzkoar nekazariak ere oinaztarren bandora batu ziren, ganboatarrek Debabarrena eta Debagoienan eraikitako hiribilduen aurka, bailaraz bailara bataren zein bestearen alde lerrokatuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario