Páginas

2011/07/27

Andres Urdaneta

Ordizia, Gipuzkoa, 1508 - Mexiko, 1568ko ekainaren 3a. Kosmografo, apaiz, esploratzaile eta marinel gipuzkoarra zen. Ospe handia hartu zuen bere garaian, orduko merkataritzarako berebiziko garrantzia zuen Itzulbidaia (gaztelaniaz, Tornaviaje) egiteko bidea edo Urdaneta bidea aurkitu baitzuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea
Andres Urdaneta Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1508an eta Mexikon hil 1568an. Aita Juan Otxoa de Urdaneta zen eta ama, berriz, Gracia Zerain. Aita Ordiziako alkate izan zen 1511an, behintzat, eta amaren aldetik, Legazpiren ahaide zen.
Kosmografoa, apaiza, marinela eta esploratzaile espainiarra, ospe izugarria hartu zuen bere garaian, Itzulbidaia egiteko bidea aurkitu baitzuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbideak.
1525ean 17 urte zituen eta García Jofre de Loaisak Moluketara eginiko bigarren espedizioan laguntzaile gisa ontziratu zen Juan Sebastian Elkano getariarrarekin batera. Magallanes itsasartean ontzia hondoratu egin zitzaien eta, zenbait egun lehorrean egin ondoren, atzetik zetozen ontzietan sartu beharra izan zuten. Eskorbutuak Elkano eta beste kide batzuk hil zituen. Elkanoren testamentua sinatu zuen testiguetako bat bera izan zen. Moluketara iritsita, Tidor uhartean gotorlekua eraiki zuten. Gaztela eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera (Tordesillasko ituna izenekoa), hura portugesei zegokien lurra zen eta, arrazoi horrexegatik, portugesek espedizioari eraso eta ontziak suntsitu egin zizkieten. Borrokek luzaro iraun zuten eta Urdaneta zauritu egin zuten. 1529an, bakea sinatu zutenean, Karlos I.a Espainiakoaak, Espainiako erregeak, Molukak Portugalen esku utzi zituen eta Urdaneta ez beste guztiak itzuli egin ziren. 1534a zen eta Urdanetak 26 urte zituen.
1535eko otsailaren 15ean abiatu zen eta 1536ko ekainaren 26an heldu zen Lisboara. Bertara iritsi bezain laster, portugaldarrek zeramatzan agiri guztiak konfiskatu zizkioten. Espainiako enbaxadorearen aginduari jarraituz, urrutitik ekarri zuen alaba Lisboan utzi eta Portugaletik alde egin bezain pronto, Urdanetak mapak egin zituen Moluketarako bidea markatuz eta memoria bat idatzi zuen bidaia ahalik eta hoberen kontatuz. 1537an Espainiara itzuli zenean, uharte horien memoria entregatuko dio Karlos I.a Espainiakoa erregeari.
Mexikora joan eta agustindarren komentuan sartu zen 1553an (45 urte). Antza, hemen ezagutuko zuen Miguel Lopez de Legazpi, beranduago elkarlanean ikusiko duguna. Urdaneta, ikerketa ezberdinak egiteaz gain, fraide lanetan zebilen, baina bere fama ez zen gelditu eta Espainiako errege berriaren belarrietaraino iritsi zen.
1559an Filipe II.ak idatzi zion, Velasco erregeordeari Moluketarainoko espedizio bat antolatzeko agindua eman ziola esanez eta Urdanetaren beharra zuela. Filipinetatik Mexikorako espedizioek behin eta berriz porrot egiten zutela ikusirik, baiezko erantzuna eman zion proposamenari. Erregeak bazekien, Tordesillaseko Itunaren arabera, Filipinak Portugalen mugapean zeudela, baina bazekien baita ere Filipinetan ez zegoela portugaldarrik. Filipinak menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko, beharrezkoa zen, Ozeano Baretik Espainia Berrirainoko (Mexikorainoko) itzulerako bide bat aurkitzea. Aurreko itzulerako bidaien bost saiakerek kale egin zuten eta Urdaneta zen erronka hura konpon zezakeen bakarra. Esan beharra dago, Asiako hego-ekialdeko harreman-hizkuntza zen malaysieraz ondo hitz egiten zuela eta tokiko zenbait hizkuntza ere ezagutzen zituela, komunikazioa erraz mantenduz.
1564ko azaroaren 21ean abiatu zen (56 urte), bere osaba eta lagun zen Miguel Lopez de Legazpi buru zutela. Bere ezagutza zientifikoen arabera, Urdanetak berak diseinatuko zuen bidaia. Filipinetara iritsi ziren. Lopez de Legazpi uhartedian gelditu zen bitartean, Urdanetak itzulbidaiari ekin zion. 1565eko ekainaren 1ean bide berri batetik abiatu zen, Filipinetako San Migueletik, eta, lehendik eginiko mapei esker, Acapulcora iritsi zen urriaren 8an, 4 hilabetetan gutxi gorabehera 20.000 kilometro egin ondoren.
Iritsi zenean, Urdanetak zera jakin zuen: Alonso de Arellano, bere tripulazio kide izan zenak, aurrea hartu zion eta, Urdanetak esplikatutako bidea jarraituz, abuztuan iritsi zen Navidad portura. Hala ere, Arellanok berri gutxi idatzi zuen eta zenbaitzuk fede txarreko ekintza kontsideratu zuten. Horregatik eman zitzaion Urdanetaren Itzulbidaia izena eta XVI eta XVII. mendeetan, eta, batez ere, Acapulco-Manila-Acapulco bidaia urtero egingo zuten galeoi espainiarrak bide hau erabiliko dute behin eta berriro.
Urdaneta Mexikoko agustindarren komentura erretiratu zen. 60 urte zituen hil zenean.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada