Páginas

2012/06/01

Jaun Zuria


Jaun Zuria iparraldeko lur hotzetatik, Eskoziatik-edo, Euskal Herriratu zela diote batzuk. Beste batzuk berriz, Sugaar eta Mundakako printzesa baten (Marirena beste batzuen esanetan) semea zela diote. Larrua elurra bezain zuria omen zeukan, gariak eguzkitako distiran duen koloreko adats luzea, eta zeruari kendutako isla urdina begietan.
Laster egin omen zen Bizkaiko lurren jaun eta jabe. Denek zioten begirunea, manbru eta trukuak (mairuak, musulmanak) lur hauetatik bidali zituelako. Arrosa andrearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Hala ere, Jaun Zuria  gizon gihartsu eta lerdena omen zen eta inguruko emakume asko, berarekin txoraturik, berarekin oheratu omen ziren. Horretatik Bizkai kostaldean, azalzuri eta ilehori jaiotakoak, haren nolabaiteko oinordekoak direla uste da.

Izaro uhartea - Mundaka 

Sugaar-en egoitza - Dima


No hay comentarios:

Publicar un comentario