Páginas

Literatura

Euskal testuen gordailua
Klasikoen gordailua

 Frai Bartolome de Santa Teresa Markinan jaio zen 1768. urtean

Juan Antonio Moguel
Eibarren jaio zen 1745. urtean eta Markina-Xemeinen hil zen 1804.ean
.

Agustin Kardaberaz
 ,
1703. urtean jaio zen Hernanin, eta 1770. urtean hil zen Bolognan.

Aita Manuel Larramendi
,
Andoainen jaio zen 1690ean, eta 1766an hil zen Loiolan.

Jean Etxeberri
Ez dakigu noiz jaio zen Jean Etxeberri, baina kontuan izanik bere lehenengo liburua 1627an argitaratu zela, pentsa dezakegu 1580 inguruan jaio zela, Ziburun.

XVI: Mendea

Axular, Benetako izena Pedro Daguerre Azpilicueta zuen, eta Urdazubin (Goi Nafarroa) jaio zen 1556an. Sarako erretore gisa luze bizi ondoren, 1644an hil zen.

Joannes Leizarraga Beskoitzen jaio zen 1525ean. Jaiotzez  lapurtarra izan arren, behe-nafarrera zen bere hizkera. 1601. urtean hil zen Lapurtiko Bastidan.

Bernat Echepare
  (Sarrasquette, c. 1480 - ?)

Lingueae Vasconum Primitia

Pastorala

Pastorala ahozko literaturaren beste adierazteko era bat zen, herri-antzerkiaren bidez. Eta beste literatura-mota batzuek bezala, bilakaera bat izan du urteetan zehar. Garai bateko pastoralak elizaren barruan egiten ziren, baina pastoralaren gordinkeriak zirela medio, elizatik kanpora atera zituzten. 

XV. mendea

Ahozko literatura eta tradizioa



Euskal literaturan, ahozko literaturak izugarrizko garrantzia du; izan ere, Etxeparek, XVI. mendean lehen euskal liburua argitara eman arte, ez da literatura idatzirik gorde.

BERETERRETXEREN KANTOREA Anonimoa, XV. mendea
 
AHETZEKO ANDEREA Anonimoa, XV. mendea
BRETAINIAKO KANTOREA Anonimoa, XV. mendea
MILIA LASTURKO Anonimoa, XV. mendea
PEDRO ABENDAÑOREN KANTA Anonimoa, 1443
MARTIN BAÑEZEN ERESIA Anonimoa, 1464
ARRASATEKO ERREKETA Anonimoa, 1448

X. mendea
Protoeuskara eta glosak     

          Euskaraz idatzitako lehenengo hitzak Akitania eta Pirinio inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilarrietakoak ditugu (I. mendea). Jainko eta jainkosen izenak izan litezke: sembe; seme, anderexo; andereño, cison ; gizon...     
          Gaur egun ezagutzen dugun euskara ez da antzinakoa bera. Horregatik, protoeuskara hitza sortu da, antzinako euskara hura izendatzeko.
 
         Orain arte euskaraz idatzita aurkitu diren esaldirik zaharrenak Donemiliagako Glosak dira.
     Glosak, latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira, hau da, zatirik zailenei buruzko ohar batzuk. Glosa horiek X. mendeko eskuizkribu batean aurkitu ziren Donemiliagako Monasterioan (Errioxa). Euskaraz idatzitako bi glosak 'guec ajutuezdugu' (ez dugu laguntzarik) eta 'jzioqui dugu' (piztu dugu) dira.
                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada